XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) zoro atakea ematen zionean, entzun nahi zuenari bizitzaz asperturik zegoela eta bere burua botako zuela jakinarazteko.

Hamaika aldiz ikusiko zuen auzoko atsoak, ia izter erditik gora patioan azaltzen, eta neu ere bai, behin baino gehiagotan ikusiko ninduen, gerritik heldu eta, lotsaren eraginez, ez beste deusengatik, barnera sartu nahian.

Elementu asko ziren, beraz, leihoa, zentzu zabalean, irtenbide natural eta egokia bihurtzen zutenak, eta, bestalde, esan beharra dago ez nuela neure burua gai ikusten eztarritik hartu eta itotzeko, edo ganibet handi bat sabeletik sast, barneraino sartzeko.

Florak bere gorputza baitzuen.

Badirudi jausi zenean neu ez nintzen horretaz konturatu haren barrenen zipriztinak bigarreneraino iritsi zirela.

Ondorengo egunak eszena imajinatzen pasatu nituen.

Leihora aterako zen, lorontzira igotzen bazen hobe, kasu horretan ez bainuen ipurditik bultzatu beste eginkizunik izango.

Txarrenean, orkatiletatik heldu eta altxatu egin behar nuen, bere pisuaren eraginez eror zedin.

Arropa zabaltzeko sokak ez dira bi besterik, aurreko etxebizitzara artekoak, eta haiei heltzea lortzen bazuen ere, ez zioten pisuari eutsiko.

Operazio horrek eragozpen bat zuen nabarmena; Flora beste mundura bultzatzeko nengoen momentuan, aurreko atso sudurluzea leihoan azal zitekeela.

Arrisku bat zen, ahal zen neurrian saihestu behar nuena, eta berehala bururatu zitzaidan modua.

Atsoa leihoan nor sumatuko zain egoten zen, zelatan, berriketan hasteko.

Leihora metro erdi inguratzen bazinen, han zegoen bera, eguraldi ederra egin digu edo (...)